Garagarrilaren 12an jokatu zan Lemoan Bizkaiko III. Artzai Txakurren Txapelketea eta pasau dan urteko edizinoko emoitzea errepikatuta, Mikel Pagazaurtundua lemoaztarrak jantzi dau txapela. Lay border collie txakurragaz batera sei artzainetatik lan onena egin eban Pagazaurtunduak ardiak mobidu eta batzean, 264 puntu lortuta.
Emoitza sano ona izan zan Lemoakoarena, izan be, bigarrena bikoiztu eban puntutan. Holan geratu zan sailkapen orokorra: Mikel Pagazaurtundua eta Lay (264 p.), J.R. Askargorta eta Bat (132 p.), Bittor Bengoetxea eta Pupi (124 p.),Juanjo Garate eta Tina (114 p.), Igor Elordi eta Tobi (97 p.) eta Inaxio Irakulis eta Beltz (82 p.).