Bihar, garagarrilak 12, 18:00etan Bizkaiko artzain eta ardi-txakur onenak batuko dira Lemoako Arlonagusia futbol zelaiaren aurrekaldean dagoan landan, Bizkaiko III. Artzai Txakurren Txapelketea jokatuteko. Mikel Garate eta Jabier Gaztañagak epaituta, artzaiek ardi-txakurrak gidatu beharko ditue, ardiak leku zehatz batzuetatik pasau eta gero, honeek hesi artean gordetako.
Pasau dan edizinoagaz konparauta, aurten artzai gitxiagok hartuko dabe parte txapelketan, seik hain zuzen be. Mikel Pagazaurtundua txapeldun lemoaztarra bertan egongo da Lay txakurragaz eta besteak Inaxio Irakulis etxanotarra, Beltz txakurragaz; Bittor Begoetxea galdakarra, Pupigaz; Juanjo Garate izurtzarra, Tinagaz; J.R. Askargorta galdakarra, Bategaz; eta Igor Elordi etxebarriztarra, Tobigaz, izango dira.