mendia

Ganzabal Mendi Taldeak astegoien pasa antolatu dau Pirinioetan

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 9a, 09:28

Ganzabal Mendi Taldeko kideak mendi urtekera batean // Ganzabal MT

Hilaren 25etik 27ra egingo da Musales, Gran Facha eta Frondiellas igoteko urtekerea. Izena gaur eta datorren eguaztenean emon daiteke, lokalean edo 675 701 359 telefonoan.

Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak hiru egueko urtekerea antolatu dau Pirinioetan, garagarrilaren 25etik 27rako astegoienean. Joan-etorria autobusez egin eta Respomuso aterpean hartuko dabe ostatu, helburu moduan Musales (2.653m), Gran Facha (3.005m) eta Frondiellas (3.060m) tontorrak egitea izango dabe. Izena emoteko, beharrezkoa da federauta egotea eta mendi taldearen gomendioz, egoera fisiko ona eukitea, izan be, zailtasun handiko ibilaldiak egingo ditue.

Izena gaur, hilak 9, eta datorren martizenean, hilak 16, emon daiteke 19:30etik 21:00etara, Ganzabalen lokaletan edo 675 701 359 telefonoan. Prezioak 113,40 eta 164,20 euroren artekoak dira eta adina, Euskadiko Mendi Federazinoaren txartela izatearen edo ez eta Ganzabalen bazkide izatearen edo ez izatearen araberakoak dira. Ordainketeagaz autobusa, aterpea eta pensino erdi bi sartzean dira.

Ibilbideen informazino guztia eta urtekerearen zehaztasunak ganzabalmt.org webgunean topau daitekez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!