Gaur Otxandion bizi dan Ruth Linaza probalari lemoaztarrak Arabako Trontza Misto Txapelketea jokatu eban domekan Aramaion. Bost bikote mistoren artekoa izan zan norgehiagokoa, Ruth Linazak eta Kimetz Lapazaranek osotutako bikoteak bigarrenak izan ziran 1,05 metroko diametroa eukan enborrari hamabost epaiak egiten.
Irabazleak Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran izan ziran, lau minutu eta 59 segundotan amaitu eben-ta lana. Linazak eta Lapazarek barriz, sei minutu eta 22 segundo behar izan ebezan, zidarra eskuratuta. Hirugarrenak barriz, Sara Jimenez de Aberastui eta Mikel Gonzalez izan ziran.
Hurrengo trontza txapelketea abuztuaren 7an jokatuko dau Linazak, Garbiñe Lopez de Uraldegaz batera, Gasteizen: Arabako Andrazkoen Trontza Txapelketea.