futbola

Lemoako Harrobiren Udako Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 4a, 10:28

Aurtengo oporretan taldearen osogarri edota erropeagaz jantzita argazkia atera eta Instagramera igotera animau dauz zaleak, taldearen kontua aitatuta.

Lemoako Harrobi futbol taldeak aurten be antolatu dau Lemoako Harrobiren Udako Argazki Lehiaketea. Zaleak oporretan dagozan bitartean, taldearen kamiseta, motxila, giltzatako, bandera eta abarrekaz argazkia ateratea da erronkea eta gero, erretratua Instagramera igon behar da, @lemoakoharrobi2012 kontua aitatuta. Abuztuaren 31ra arte hartu daiteke parte.

Lehiaketarako epea amaituta, Andra Mari Txapelketa egunean, urri lehenengoak 6, zozketea egingo da parte-hartzaile guztien artean eta hiru sari banatuko dira. San Mamesen Athletic Club-en partidu bat ikusteko sarrera bi, Lemoako jatetxe baterako bi personarentzako bazkaria eta Lemoako Harrobiren produktuen sorta bat izango dira banatuko diran sariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!