jaiak

Jaietako Gastronomia Egun eta herri afarietarako txartelak eskuragai udaletxean

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 3a, 11:41

Pasau dan urtean aurkeztutako paelletako bat // Lemoako Udala.

Herri afarirako, gazte kuadrillen afarirako eta lehiaketa gastronomikoetarako txartelak hilaren 11ra arte eskuratu ahal izango dira Lemoako udaletxean.

Garagarrilaren 30ean hasi eta abuztuaren 3ra arte ospatuko dira aurtengo Lemoako Jaiak eta betiko lez, gastronomiak bere lekua izango dau jaietako egitarauan. Berbarako, jaien aurreko egunean, hilak 29, herri afaria egingo da eta honetarako txartelak zortzi euro balio dauz. Bestetik, hilaren 30ean 18 urtez azpiko kuadrillen afaria egingo da eta honetarako txartelak euro bi balio ditu. Gastronomia Egunerako barriz, mahai eta aulkiak gordetako lortu behar da txartela, euro batean. Guzti honeek, Lemoako udaletxean eskuratu ahal izango dira garagarrilaren 11ra arte, hau da, hurrengo barikura arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!