Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak ibilbide mitologiko bat egin dau, Lemoatx inguratuten dauan ibilbide zirkular batean. 6,68 kilometroko luzeerea eta 351 metroko desnibela daukan ibilbide zirkularrean zehar, hainbat QR kode ipini dira egurrezko zutabeetan eta bertatik paseterakoan kodea eskaneauta, pertsonai mitologiko baten gaineko istorio bat topau daiteke. Istoriook bakarrik ez, pertsonaiakaz lotutako apaingarri eta elementuak be topau daitekez bidean. Ibilbidea, wikiloc.com-en ikusi eta deskargau daiteke.
Ganzabal Mendi Taldeak egindako deskribapenean dinoanez, "gure arbasoek zeozer ikusi eben guk ikusten ez dogun lekuetan eta kontakizunen bilduma hau, ikusmen hori berreskuratzeko betaurreko moduan ulertu behar dogu". Gainera, argitu dabe euren helburua transmizinoa dala eta hau ondo egin gura bada, antxina egiten zan legez, gomendioa kontakizunak ikasi eta honeek ahoz transmitidutea da.