auzoak

Elorriako sanpedroak ospatuko ditue zapatuan

Asier Abrisketa 2025ko eka. 27a, 10:00

Ermitearen inguruan mezea, herri kirolak eta Igel, Mus eta Bolo Txapelketak egingo dira txosneagaz eta musikeagaz girotuta.

Jai ugari dagoz Arratian sanpedroak ospatuteko eta Arantzazu, Dima eta Undurragakoakaz batera, Elorria auzo lemoaztarreko auzotarrek be ospatuko dabe jaia. Elorriagako Jai Batzordeak zapaturako, hilak 28, antolatu dau jaietako egitaraua. Egun osoan zehar bilduko da jentea auzoko ermitearen inguruan eta txosnea zein musikea egongo dira.

Egitaratua eguerdian, 12:00etan, hasiko da ermitan mezea entzun eta geroko barauskarriagaz. Gero, 13:15ean, Utxu, Done, Julen eta Manex-ek herri kirol erakustaldia egingo dabe eta arrastian, txapelketetarako txandea helduko da. Igel Txapelketea -14:00etan-, Mus Txapelketea -17:30ean- eta Bolo Txapelketea -20:00etan- jokatuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!