Metrokoadroka konpainiaren eskutik, Intza Balkain eta Javier Barandiaran aktoreek Artxibo biluzia antzezlana dakarre Lemoako Kotxepin Kultur Etxera. Emonaldia bagilaren 21ean, zapatua, izango da 20:00etan. Konpainiak azalduten dauanez, "konferentzia performatiboa, dokumentu antzerkia eta umorea buztartuten dituan pieza eszenikoa" da hau.
Euskaldunon Egunkaria-ren lehendakari zala, Joan Mari Torrealdai 2003an atxilotu eban Guardia Zibilak eta bere etxean konfiskau ebezan dokumentuetatik abiatuten da antzezlanak aurkeztuten dauan istorioa.
Sinopsia
Joan Mari Torrealdai atxilotu ebenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eroan ebazan; “Biluzik itxi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontauko eban beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dogu, eta baliabide eszenikoakaz betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginaz: “Zer istorio gura zeunke historiara pasatzea?”.
Konferentzia performatiboa, dokumentu antzerkia eta umorea uztartzen dituan pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Aktore bi ikusiko doguz eszenan, publikoagaz alkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzio fisikoaren pizgailua izan daitekeala frogatu gurean.