futbola

Aurten be jokatuko da Lemoako Futbito Txapelketea

Asier Abrisketa 2025ko eka. 19a, 11:17

Izena hilaren 23ra arte, astelehena, emon daiteke 688 821 356 telefonoan.

Urtero legez, aurten be jokatuko da Lemoako Futbito Txapelketea garagarrilean zehar. Txapelketearen lehen faseak talde kopuruaren arabera antolatuko dira eta garagarrilean kiroldegiko kantxan partiduak jokatu ostean, Lemoako Jaietan jokatuko da finala. Taldeek datorren astelehenera arte, bagilak 23, daukie 688 821 356 telefonoan izena emoteko aukerea. Taldekide guztiak izan behar dira hamabost urtetik gorakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!