Sortu alderdi politikoko, Ernai gazte antolakundeko eta LAB sindikatuko militanteek Arratiako Independentzia Eguna antolatu dabe bagilaren 21erako, zapatua. Lemoan egingo da ekitaldia, Elizondon. Euskal Herriaren askapena aldarrikatuteko, egitarau potoloa antolatu dabe goizean hasi eta iluntzera arte luzatuko dana. Eguna kaleak aldarriz betetan hasiko dabe eta Taupada atzerakoiari aurre egiteko Euskal Herriaren askapen prozesua berbaldia entzun ostean, asirako tartea zabalduko da bazkari, umeentzako ekintza eta musikeagaz.
Egitaraua:
- 11:00etan, kale apainketea.
- 12:00etan, Nikole Ziarrusta eta Iker Eizagirreren berbaldia Taupada atzerakoiari aurre egiteko Euskal Herriaren askapen prozesua Kotxepin Kultur Etxean.
- 14:00etan, talde argazkia.
- 14:30ean, herri bazkaria; bazkalostean, umeen txokoa Independentziaren etxea eraiki eta kantaldia Arbasoak taldeagaz.
- 17:30ean, erromeria: Bilbao Anaiak.
- 19:00etan, kalejira aldarrikatzailea.
- 19:30ean, kontzertua: Very Txarrak.