futbola

Lemoako Harrobiko beteranoek Bizkaia Kopea irabazi dabe

Erredakzinoa 2025ko eka. 16a, 12:15

Arratiako andrazkoek barriz Piru Gainza Txapelketea jokatu dabe eta bigarren izan dira, Basauriko senior selekzinoaren atzetik.

Lemoako Harrobiko beteranoak txapeldun

Lemoako Harrobi futbol taldeko beteranoak Bizkaia Kopako txapeldun izan ziran atzo, bagilak 15. Hamar taldek hartu eben parte, Astrabuduan jokatutako txapelketan eta lemoaztarrek eroan eben txapela etxera.

Arratiako andrazkoak bigarren Piru Gainza Txapelketan

Basauriko senior selekzinoak irabazi eban Basaurin antolatutako andrazkoen I. Piru Gainza Txapelketea. Arratia taldea izan zan bigarrena. Hirugarren Bilbao Artizarrak taldea eta laugarren Peña Athletic Santurtzi. Txapelketea joandako zapatu-domekan jokatu zan, liga formatuan, zapatuan partidu bi jokatu ebezan eta domeka goizean beste bat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!