uda

Zabaldu dauz ateak Lemoako kanpoko ugerlekua

Erredakzinoa 2025ko eka. 13a, 11:00

Astelehenean zabaldu zan Lemoako ugerlekua eta Areatzakoa, hilaren 21ean zabalduko da; urri lehenengoaren 7ra eta 14ra arte egongo dira zabalik, hurrengoz hurrengo.

Heldu dira udako lehenengo beroaldiak eta Arratia, Ubide eta Zeberiotik hondartzak urrin egonda, trafiko eta aparketako zailtasunak medio, aisialdirako aukera paregabeak dira kanpoko ugerlekuak. Eskualdean Areatzak eta Lemoak eskaintzen dabe honetarako aukerea eta Lemoako ugerlekuak zabalik dagoz daborduko, astelehenetik. Areatzakoak barriz, hilaren 21ean zabalduko dira.

Hiru hilebetez egongo dira zabalik, Areatzakoak urri lehenengoaren 14ra arte eta Lemoakoak 7ra arte. Ordutegiari jagokonean, Lemoan 11:00etatik, 19:30ak arte egon daiteke uretan eta Area- tzan, 11:00etatik 20:00etara da ordutegia. Sarreren prezioek kontuan hartzean dabez personen egoerak. Lemoan, kontuan izaten dabe personea lan barik dagoan, dibersidade funzionala daukan edo adina; Areatzan barriz, merkeago dira sasoi osoko sarrerak, familiakoak eta erabiltzaileen edadea be hartzean da kontuan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!