futbola

Zapatuan ospatuko da II. Harrobi Eguna

Asier Abrisketa 2025ko eka. 12a, 09:52

Goizez gaztetxoen mailetako partiduak jokatuko dira eta familia argazkia zein Harrobi saria banatu ostean, patxanga irekia eta pikoteoa egongo dira, Merhezi taldeak girotutako festan.

Lemoako Harrobi futbol taldeak II. Harrobi Eguna antolatu dabe oingo zapaturako, hilak 14, Arlonagusian. Taldearentzako "urteko egunik berezienetakoa" bihurtu dau maila desbardinetako jokalari eta familiak futbolaren eta aisiaren inguruan batzean dauzan jardunaldi hau. "Gozatuteko, alkarregaz bizitzeko eta garana ospatuteko eguna da hau: klub bat, herri bat, familia handi bat!" dinoe klubetik.

Egitaraua

  • 09:15ean, kadeteen Txapeldunen Liga
  • 11:15ean, futbol eskola.
  • 12:00etan, alebinak eta benjaminak.
  • 12:30ean, infantilak.
  • Gero, Harrobi familia argazkia.
  • Gero, Harrobi jokalari saria.
  • 13:30ean, patxanga express.
  • Gero, pikoteoa Merhezi taldeak girotuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!