Bagilaren 11n Lemoako Kotxepin Kultur Etxean bi eta lau urte bitarteko umeentzako gomendautako ipuin kontaketea egingo dau Alabazan konpainiako Bego Gomezek 18:30ean. Bertan, Arnol Lobelen haurrentzako Sagu kontuak liburu ezezagunean oinarritutako Sagu txiki, sagu maite saioa taularatuko dau.
“Sagu kontuak liburu ezagunean oinarrituta, honen lehen istorioak biltzean ditue saioko beste ipuin guztiek. Ipuin guztietako protagonistak gure txikien hain gustuko diran sagutxo jator horreek dira, akaso euren antz handia daukielako: txikiak, goxoak eta jostalariak” dino Bego Gomezek saioaren aurkezpen testuan.