Bihar, hilak 6, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean, Lanku konpainiaren Txuri beltza da ta ikuskizuna egongo da hiru eta hamabi urte bitarteko umeen gozamenerako. Musikea eta jolasak batzean dauzan saio honetan, pianoaren bitartez, umeek modu dibertigarri eta didaktikoan aurkituko dabe musikea. Bost jolas ditu saioak: bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzinoa lantzekoak... Edozelan be, kantetako tartea izango da eta kantetan bueltauko dira umeak etxera.
Dibertigarria bezain sakona dala edukietan dinoe saioaren aurkezpenean. “Zuria edo baltza? Zelan ikusten dozu bizitza? Zer da hobe? Zuria? Baltza? Edo bietatik egin behar dozula sentiduten dozu? Zuri-baltza? Saioaren dinamika osoa parte-hartzailearen motibazinoagaz lotuta doa. Autoestimua indartua aterako dabe umeek. Talde-lana eta bakarkakoa ez da faltauko. Ezta barre egiteko tartea be!”