Memoria historikoa

'Gernika Batailoia' liburuaren aurkezpena Lemoan

Asier Abrisketa 2025ko eka. 2a, 11:50

arrosasarea.eus

Franck Dolosor "Haltza" kazetari eta idazleak aurkeztuko dau II. Mundu Gerran parte hartu eben euskaldunen batailoiaren gaineko liburua martitzenean Kotxepinen, 19:00etan.

Franck Dolosor "Haltza" (Senpere, 1977) kazetari eta idazlearen liburua da Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa (Pamiela, 2025) eta idazleak berak aurkeztuko dau saiakera hau Lemoan. Aurkezpena bagilaren 3an, martitzena, egingo da Kotxepin Kultur Etxean 19:00etan. Liburuak Gernika Batailoiaren historia kontetan dau, Frantzia nazien eskuetatik askatuteko burrukatu zan euskal herritarrek osotuteko batailoiarena hain zuzen be.

Sinopsia

Gernika ez da bakarrik bonbardaketea, Picassoren margoa edo izen hori eukan informazino sarea. Munduko Bigarren Gerla hastear egoala, naziek Euskadiren askatasunaren sinboloa suntsitu gura izan eben. Entsegu orokor odoltsuan Bizkaiko herria Europa osoko lehen biktima izan zan. Dolua dolu, oraindik zutik ziran euskaldunek ez eben sekula duintasuna galdu. Zortzi urte geroago, Reich-a eroriarazoteko amerikarrek eta errusiarrek Berlin inguratzen ebela, okupatzaile naziengandik Frantzia osoki askatzen laguntzen agertu zan Gernika: Gernika Batailoia hain zuzen, Agirre lehendakariaren ametsa.

Euskal Herria moduan, euskal brigada be zutik egoan. Ezinbestean, 1937ko aprilaren 26an lehen biktima izan zanak atzen gatazketan esku hartu behar eban 1945eko apirilean Frantzian, Euskaditik urrun izan arren. 1944ko uda bukaeran Bordele aske zegoen, baina Pointe de Grave lurmuturrean gotortuta egoazan Alemaniako lau mila soldaduk portuko sarrerea blokeatzen eben oindino. Gernika Batailoia atzen okupatzaile horreen aurka burrukatu zan. Gatazka horretan bost gudari hil eta hogei bat zauritu ziren. Gernika ez da bakarrik euskaldunek jasan eben bonbardaketea. Askatasunaren alde burrukatzeko prest zan gudari taldea be bada Gernika. Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!