Lemoako Eskupelota Taldeak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu, 2025-2026 kurtsoari begira, adin guztietako pelotazaleak jokatutera animetako helburuagaz. Jokoa probau, entrenamenduak zelangoak diran ikusi eta taldea bera ezetuteko aukerea egongo dira maiatzaren 30ean eta bagilaren 6an, biak barikuak, 16:30etik 17:30era. Lemoako Kiroldegiko frontoian izango dira saio gidatuak.