Maiatzaren 28an, eguaztena, lau eta zortzi urte bitarteko ume eta euren familiak oihaneko animaliak Kotxepin Kultur Etxetik mobidu barik ezetu eta euren abenturetan mugilduteko aukerea izango dabe. Izan be, 18:30ean Ane Gebara ipuin kontalaria Kotxepineko aretoko oholtzara igongo da, Oihaneko tira-birak kontaketea egiteko.
Sinopsia
Motxila hartu eta ni banoa! Oihanean murgilduko naz animalia guztiakaz batera. Bertan, zugatzetara igoko naz, oihanaren sakontasuna ikusi ahal izango dot, eta hosto handi eta berde horreen usain freskoaz gozatu. Lehoiaren pare-parean jarri eta oihanaren erregina bihurtuko naz! Putzu sakonena topauko dot, narrutsik bainauko naz eta lehortzeko hondartza bakarti baten zabalduko dot nire toallea. Gauez, iluntasuna eta isiltasunagaz batera hontzen, saguzarren eta kilkerrakaz batera hartuko dot loa” dino kontalariak aurkezpen modura.