Bihar, hilak 23, 18:30ean, Urtxintxa Eskoleak Pantxitxiketan urtaroen bidaia ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat. Antzerkia, abestiak, jantzea eta jolasak batzean ditu ikuskizun honek.
Sinopsia
Parke eder baten, non umeek jolasten daben eta natura loratzen dan, Patxintxi urtxintxak gidatzen ditu bere hiru lagunak Urtzi, Ilargi eta Udane, barrez eta poztasunez beteriko eguneroko abenturetan. Ha-ta guzti be, bere mundu baketsua arriskuan dago Kutsadura Doktorea parkera iristen danean.