Maiatzaren 17an, zapatua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Jon Ander Urrestiren Eukalypstus antzezlana egongo da ikusgai, 20:00etatik aurrera. Lan honegaz, sortzaile bermeotarrak Durangoko Azokan banatuten dan Sormen bekea irabazi eban. Ekintzea, Euskaraldiaren egitarauaren barruan kokatu dau Lemoako Udalak.
Eukaliptoa ardatz hartuta, gaur egungo gizartearen, bizitzearen eta lurraren gaineko hausnarketa bat egiten dau lanak. Gaurko bizimoduaren eta eukaliptoaren hedapenaren arteko antzekotasunak azaltzen dira. Obran, aktore bik personaje bi jokatzen ditue: Urrestik berak, bere basoak esploretan dituan lur jaube batena, eta Beñat Urrutiak, kanpotik heldu dan langilearena.