belaunaldiartekotasuna

Gazte eta adineko lemoaztarrak batzeako jaia antolatu da

Asier Abrisketa 2025ko mai. 9a, 11:14

Zapatu osoan zehar, Belaunaldien Arteko Eguna ospatuko da eskolan joko, bazkari eta jantza artean.

Bihar, hilak 10, Lemoako Kultur eta Memoria Astearen parte dan Belaunaldien Arteko Eguna ospatuko da eskoletan, "belaunaldi desbardiinen arteko saretzea sendotuteko" helburuagaz. Atzenaldian urtero eta harrera onagaz antolatu da ekimen hau eta aisialdi eskaintza zabala antolatu da egun osorako.

Egunari hasikerea emon eta gorputzak berotuten hasteko, 11:00etan ginkanea egingo dabe eta taldetan, Lemoako Txirrindulari Elkarteak prestatutako probak gainditu beharko dabez parte hartzaileek. Hau amaituta, 12:30 inguruan indarrak berreskuratuteko mokautxoa hartu eta Durundibarriko jantzariakaz batera, jantzalditxoa egingo dabe 13:30ean danak batera poteoan urten aurretik. Poteoan, Igel Txapelketea jokatuko da giroa animetako.

Bazkaria barriz 14:30ean egingo da eta menua entsaladeak, marmitakoak eta postreak osotuko dabe. Txartelak aprilaren 30era arte egon dira salgai. Bazkaldu eta bazkaloste lasaia eginda, barriro helduko da gazte eta adineko lemoaztarrak jantzan ipinteko ordua, 18:00etan, erromeria dago antolatuta-ta. Bitartean, gura dauanantzako txokolate beroa be zerbitzauko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!