Gaztedi Planaren lehenengo batzarra arrastiko 17:30ean hasiko da eta 16-29 urte bitarteko herritarren eretxia entzun eta holan gazteentzako aukera, espazio eta jarduera gehiago daukazan Lemoa bat eregitea bilatuten dabe.
Bigarren saio edo batzar bat be egingo dabe hilaren 16an ordu eta leku bardinean. Bere eretxia emoten joan gura dauanak izen-emotea egin beharko dau labur.eus/lemoagazteplana estekan.