eskupelotea

Mikel Aurrekoetxeak Bizkaiarentzako irabazi dau GRABNI Txapelketea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 7a, 09:38

Eneko Uribe leioaztarragaz irabazi dau trinketeko eskuz binakako nagusien kategoriako finala, 40-30, nafarren kontra.

Maiatzaren 2an, barikua, jokatu zan Gasteizen GRABNI txapelketako trinketeko eskuz binakako nagusien kategoriako finala, Bizkaia eta Nafarroako selekzinoak aurrez aurre ipini ebazana. Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak eta Eneko Uribe leioztarrak ordezkatu eben Bizkaia eta 40-30 nagusitu ziran, Jamar eta Luquin nafarren kontra. 

Mikel Aurrekoetxea: "Txapelketan gu ez gara faboritoak izan, batez be, Nafarroak talde sendoa eukin daualako eta Gipuzkoakoak pasaun dan urten txapeldunak izan ziralako".

Aurrekoetxeak BEGITUri kontau deutsonez, txapelketako ligaxka fasean indartsu ibili ziran eta jokatutako lau partiduetatik laurak irabazi ebezan. Holan, finalerako txartel zuzena irabazi eben, multzoko lehenengo bikote moduan. Finalera helduta, nafarrak hasi ziran partidua menperatuten baina bueltea emon eta 18-10 eroso bat lortu ostean, partidu osoan mantenidu ziran aurretik..

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!