Belaunaldien Arteko Eguna ospatuko dabe Lemoan

Ager Barragan 2025ko api. 30a, 12:10

Harriketarrak Gazte Asanblada

Belaunaldi desbardinen arteko saretzea sendotuteko, maiatzaren 10ean, egun guztiko egitaraua antolatu dabe Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladeak, Lemoatx jubiladuen eta pensinodunen alkarteak eta Lemoako Udalak.

Egun guztian zehar hainbat ekintza desbardin egingo dabez; ginkanea, hamaiketakoa, bazkari herrikoia, bingoa, eta abar. Eguna amaituteko barriz, txokolatea eta erromeria egongo dira.

Gaur, aprilaren 30a, bazkari herrikoirako txartelak erosteko azken eguna da. Gura dauanak Jubiladuen tabernan erosi ahal ditu txartelak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!