Lur Usabiaga ipuin kontalaria egongo da Lemoan

Erredakzinoa 2025ko api. 30a, 11:37

Liburu magikoen etxea 4 eta 8 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea ekarriko dau Lur Usabiaga kontalariak gaur, hilaren  30a, 18:30ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxera. 

Liburuaren sinopsia 
Prixilak askari goxoa prestatu dau lagun berezi batzuentzat: liburuentzat. Baina ez edozein libururentzat, bere ipuin gustukoenak gordeten dituenentzat baino. Mahai txiki baten inguruan eta, te goxo bat hartzean daben bitartean, liburuek barruan dituen sekretu eta abenturak kontauko deutsiez Prixilari. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!