Lemoako enplegu programea

Ager Barragan 2025eko apirilaren 28a

Gaur eta bihar, hilaren 28 eta 29an, Lemoako Udalak enplegu programa antolatu dau Kotxepin Kultur Etxean, lana bilatuten dabilan guztei zuzenduta.

Lehenengo saioa, andrei zuzenduta, gaur izan da goizeko 09:00etatik 12:00etara. Bigarren saioa, persona migranteei zuzenduta, bihar emongo dabe ordu bardinean. Azkenengo saioa, aukera barriak bilatuten dabizan personei zuzendutakoa be bihar emongo dabe 12:00etatik 15:00etara.

Izena, lemoalan@aldalan.com helbidean edo telefonoz (607 848 130) emon ahal da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!