Aprilaren 27an jokatu zan Lemoan Binakako Arratiako Bola Txapelketea, bertan, Oba taldeko Juan Mari Aurtenetxe "Txirpu" dimoztarra eta Igorreko Mikel Lekuona “Kaiku” San Kristobal taldekoa izan ziran txapeldunak 687 puntugaz. Bigarren Lemoa A taldeko Ismael Manzanedo eta Iskander Barrenetxea lemoaztarrek egin eben 654 puntu lortuta. Podiuma Elorriaga taldeko Done Intxaustik eta Iñaki Arrate lemoaztarrek osotu eben 474 puntugaz. Laugarren izan ziran Igor Bernaola eta Jose Luis Arrizabalaga "Arri" San Kristobal taldeko igorreztarrak eta bosgarren Elorriaga taldeko Manex Izagirre eta Nerea Etxezarraga lemoaztarrak.