Txapelketea egun bakarrean jokatuko da, goizeko 09:45etik 13:30era arte eta arrastiko 16:00etatik 20:00ak arte. Partiduak 20 minutukoak izango dira eta aldi berean bi jokatuko dira, baina finalak 12 minutuko zati bi izango ditu. Hamabi talde diranez, moltso bi egingo dira, 6 taldekoa bakotxa eta ligaxka moduan jokatuko dabe.
Aurtengo barritasuna da Portugalgo talde bat dagoala, Sporting Braga, hain zuzen be. Lemoako Harrobi eta Sporting Clube de Bragaz gainera, Real Club Deportivo La Coruña, SD Eibar, Deportivo Alaves, Athletic Club, Real Sociedad, Atletico Madrid, Valencia CF, Osasuna Futbol Kluba, Real Valladolid eta DV7 Academy taldeetako gaztetxoak neurtuko dira Lemoan.
Ligaxkako lehenengoa zuzenean pasauko da finalera. Bigarren eta hirugarren geratzen diranen artean barriz, partidua jokatuko da finalera nor pasauko dan jakiteko.