Udaberrilekuek Lemoan

Ager Barragan 2025eko apirilaren 22a

Gaur hasi eta barikurarte, Udaberrilekuek antolatu dabez Lemoako Gaztelekuek eta Udalak.

Asteon, egunero ekintza desbardinak egingo dabez  herriko 12 eta 16 urte bitarteko gazteek. Izen-emotea aprilaren hasikeran izan zan eta ekintza bakotxeko taldeak gehienez 30 personakoak izango dira. Gazte gehiagok izena emon ezkero, zozketaz aukeratuko da nor doan ekintza bakotxera.

Hemen asteko egitaraua:

Aprilak 22 , martitzena
Pelikulea eta afaria (hanburgesak)
18:00-22:00

Aprilak 23, eguaztena
Liburuaren eguna: Liburuak partekatzen eta gomendatzen
16:00-20:00

Aprilak 24, eguena
Plentziako hondartzara urtekerea
(Bakotxak bere bazkaria eta Barik txartela eroan beharko dau)
10:00-19:00

Aprilak 25, barikua
Eskalada eguna Bilbotik
(Bakotxak bere bazkaria eta Barik txartela eroan beharko dau)
10:00-19:00

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!