Zabalik dago Lemoako Orientazio Zirkuitu Herrikoiko probetarako izen-emotea

Erredakzinoa 2025ko api. 22a, 12:40

Lemoako Kultura eta Memoriaren astearen barruan, COBI taldeak (Club de Orientación Bidea) maiatzaren 11rako, XI. Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren bosgarren probea antolatu dau. Maiatzaren 7ra arte emon daiteke izena www.cobidea.com webgunean.

Zailtasun desbardineko lau ibilbide egongo dira, edade eta maila guztietako partaideek parte hartu dagien. Parte-hartzaileek, banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dabe eta urtekerak tartekatuak izango dira, 10:00etan hasita. Proba honetarako beren-beregi egindako mapan markautako puntu guztietatik eta ordenean pasau beharko dira partaideak, puntu batetik hurrengora joateko bakotxak gura dauan bidetik.

Lemoako herrigunea eta inguruko mendi eta basoak hartuko ditu probeak, Lemoatxako lubakiak eta Lemoako auzoetatik igaroz. Gorabehera gitxiko ibilbideak izango dira distantzia eta zailtasun gitxiko frogetan. Holan, Open Zuriak, 20 metroko aldatza, 10 baliza eta 1.670 metro lerro zuzenean ditu, eta Open Horiak, 90 m-ko aldatza, 15 baliza eta 3.850 metro lerro zuzenean. Distantzia eta zailtasun handiko frogetan barriz, gorabeherak handiagoak dira. Open Laranjak, 310 m-ko aldatza, 20 baliza eta 5.030 metro lerro zuzenean ditu, eta Open Gorriak, 370 m-ko aldatza, 24 baliza eta 7.490 metro lerro zuzenean. 

Dana dala, aprilaren 29an orientazino probraren aurreko azalpenak emongo dabez Kotxepin Kultur Etexean, arrastiko 18:30ean. Orokorrean galapan erraz egin daitekezala dinoe antolakuntzatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!