Bola Txapelketea

Juan Mari Aurtenetxe “Txirpu” txapeldun

Erredakzinoa 2025ko api. 14a, 09:22

Juan Mari Aurtenetxe "Txirpu" eta Salvador Lopez Lemoan.

Aprilaren 12an Arratiako Banakako Bola Txapelketako sailkapena jokatu zan Lemoan eta 13an finala.

Aprilaren 13an jokatu zan Lemoan Banakako Arratiako Bola Txapelketea eta Obako Juan Mari Aurtenetxe "Txirpu" izan zan txapelduna 525 puntugaz. Bigarren San Kristobal taldeko Salvador Lopezek egin eban 518 puntu lortuta. Podiuma Isidro Otxandategik osotu eban 395 puntugaz.

Datorren tiraldia hilaren 26an Lemoan izango da eta Arratiako Binakako Txapelketako sailkapena jokatuko da 16:30etik aurrera. Hurrengo eguneko goizeko 10:00etan jokatuko da finala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!