Arratiako Udalen Mankomunitateak bultzatutako hondakinen gaikako bilketa tasak hobetuteko Arratia Garbia ekimenak etxeko faktura elektrikoa ulertuteko kanpainea ipini dau abian. Holan, doako tailer bat egingo da oingo eguaztenean, aprilak 9, Lemoako Jubiladuen Etxean. 17:30ean da hitzordua baina aldez aurretik, izena emon behar da 747 490 491 (Bego) telefonora deituta.
Tailerrera bakotxak bere etxeko faktura elektrikoa eroan ahalko dau eta bertan, fakturen atal eta ezaugarri desbardinak azaldu eta garatuko ditue. Honen bitartez, norbere fakturea hobeto ulertuteaz gainera, aurreztu eta energia optimizetako zer egitearen inguruan egingo dabe berba hurreratutakoek.