antzerkia

'Jon beldurgabea' umeentzako antzerkia dakar Lemoara Txalo konpainiak

Asier Abrisketa 2025ko mar. 26a, 12:09

Grimm anaien ipuinean oinarritutako antzezlana Kotxepinen egongo da ikusgai zapatuan, hilak 29, 18:00etatik aurrera.

Martiaren 29 zapatuan, Grimm anaien Jon beldurgabea ipuin klasikoaren moldaketea antzeztuko dabe Txalo Produkzioak konpainiakoek Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etan. Begoña Bilbaok zuzenduta, Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreak igoko dira Kotxepineko oholtzara, bost urtetik gorako ume eta honeen familien barreak eraginez.

Sinopsia

Jon gazteak ez daki bildurra zer dan eta aitak aholku bat emon deutso: bizi dan etxea itxita, bildurraren bila abiatzea. Hasikeran, Jonek sorgin bategaz egingo dau topo, eta harek gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko deutso; bertan hiru egun emotea lortzean badau, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta erregeak bere alabeagaz ezkontzen itxiko deutso. Holan, Jonek maitagarriegia dan mamu bateri, pirata ezpatari bateri eta kapadun banpiro bateri egin beharko deutse aurre. Gainera, saskibaloian jokatuko dau burua galdu dauan gigante bategaz eta hiru buruko deabru baten hiru buruakaz eztabaidan egingo dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!