Oingo eguaztenean, hilak 26, Dorleta Kortazar ipuin kontalaria barriro be izango da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Atzenengoan 80 amandre helduentzako kontaketeagaz izan zan kontalaria Lemoan eta oingoan, sei urtetik gorakoentzako Zaku bete ipuin kontaketea dakar. Kontaketea 18:30ean hasiko da eta sarrerak, lemoa.net webgunean lortu daitekez.
Ume eta helduentzako kontaketak ditu Kortazarrek. “Berbak dira nire lanerako tresna eta horregaitik zaintzen dodaz tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile barrienak kontetan dodaz, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat” dino bere webgunean. Eta Zaku bete ipuin kontakizuna holan aurkezten dau: “Zaku berria ipuin zaharrekin/ Zaku zaharra ipuin berriekin/ Ipuin bete zaku, zer daukagu?/ Zaku bete ipuin, zuk bai jakin!”.