Euskal Non League Day, Atlhetic Club-ek oinarrizko futbolaren alde egindako ekimena da, ordezkatzen dituen klubek eta futbol hezitzaileek gizartean eta kirolean daukien garrantzia nabarmentzeko helburuagaz. Ekimen honek Athletic Club-en pertenentzia zentzua islatzen dau, baita harrobiagaz eta oinarrizko futbolagaz daukan lotura estua be” azaldu deutso BEGITUri Alazne Salcedo Lemoako Harrobi futbol klubeko presidenteak.
Lemoako Harrobik bat egin dau ekimenagaz eta egun osoko egitaraua prestatu dau martiaren 22rako Arlonagusian. Egun horretan, San Mamesera joateko sarrera bi zozketatuko dira. Zozketarako txartelak tabernan edo klubeko bulegoan dagoz salgai. Sarrerea debalde izango da egun osoan zehar. “Harrobiren bereizgarriren bat daukien guztiek (kamisetea, bufanda…) egun horretan jantzita ekartea eskatzen dogu” dino Salcedok.
Egitaraua (martiak 22)
- 08:30ean, tabernea zabalik.
- 09:30etik aurrera, partiduak.
- 09:30ean, Benjamin A vs. Zaldua Berdea
- 11:00etan, Infantil B vs Etxebarri
- 12:45ean, Infantil A vs Urdaneta A
- 11:00etan, grafiti murala.
- 11:30ean, arpegi margoketea.
- 12:00etan, trikitixa.
- 13:00etan, paella herrikoia
- 16:30ean, F7 taldeen aurkezpena.
- 17:00etan, Regional Partidua Lemoa Harrobi vs. Loiu. Baloi jaurtiketea.
- 19:00etatik 22:00etara, Orkresta Elektrotxaranga herritik zehar.