Astelehenean, Lemoako Amuriza Cubiertas Teilatuak enpresako zazpi langile Arratzuko baserri bateko teilatua konponduten ebizan. Teilak garabiagaz mobiduterakoan, garabiak tensino handiko linea bat ikutu eta hau maneiatzen ebilen langilea elektrokutau egin zan. Konortea galdu eta larrialdi zerbitzuek ezin izan eben honen bizia salbatzeko ezer be egin. Hildakoa jatorri portugaldarreko 62 urteko gizona da.
ELA sindikatuak atzo egin eban elkarretaratzea Lemoako lantegiaren aurrean eta gaur LAB, ESK, Esteilas, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek deitutako kontzentrazinoa egin da. "Prekariedadeak hiltzen dau" eta "Patronalak eta instituzinoek gaixotu eta hiltzen gaitue" mezuakaz salatu dabe lan istripua saiestu litekeela. Hau, 2025ean Euskal Herrian lanean hildako hamalaugarren behargina da.