Lemoako Udalak, Ganzabal Mendi Taldeak eta Eguzkitza Meabe Guraso Elkarteak martiaren 22rako, zapatua, antolatu dabe Zugatz Eguna. Goizez, 10:00etan, Lemoako eskolako atean da hitzordua eta bertatik, Tallerreta parke inguruetara joango dira hurreratutakoak ibilbide txiki bat egin eta zugatzak landatuteko. Tartean, geldialdia eta hamaiketakoa be egingo da eta zenbat janari eroan jakiteko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea. Horretarako, Guraso Elkarteko kideei abisau edo gaur, hilak 19, Ganzabalen lokalera joan daiteke izena emotera.