Martiaren 14an, barikua, Mitxel Elortza eta Mariñe Jauregi irakasleek Palestinako gatazkea "haur klabean" kontetan dauan liburua aurkeztuko dabe Lemoako Karabie Gaztetxean, 18:00etan: Askatasun doinua (Zorrotz, 2024). Liburua aurkeztu eta kontaketea egingo da, umeentzako zuzendutako saioan.
Mariñe Jauregi arte irakasleak eta Mitxel Elortza musika maisu eta idazleak sortu eben liburua, Gasteizko Zabalganako ikastetxeko proiektu solidarioaren testuinguruan. Askatasun doinua-ren helburua, umeei Palestinako gatazkea "haur klabean" azaldutea da. Bai Gazako zerrendea bai ZIsjordania hartzean ditu kontakizunak eta musikea dauka lagun, umeek gerrea enpatiaz eta bakean uletzeko tresna modura.