Aurreko urteetan Bizkaiko Bola Txapelketa Komarkalean parte hartzean eben talde arratiarrek baina aurten, Zornotzakotik banandu eta Arratia mailan jokatzen hasi dira txapelketea federauta dagozan sei taldek: Lemoa A, Bargondia (Lemoa Bk etxe lez dauka), Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre) eta Zeanuri. Txapelketea lau txakinetara jokatzen da.
Zeanuriren ostean Lemoa A sailkatu zan 525 puntugaz, hirugarren Elorriagak egin eban 515egaz, laugarren Obak 486gaz, bosgarren San Kristobalek 440gaz eta seigarren Bargondiak 431 puntugaz.
Datorren tiraldia Artaunen izango da martiaren 22an, arrastiko 16:30ean.