Martiaren 6an, eguena, AEKren Arratiako Berbalagun taldeak antolatutako III. Tostada Txapelketea egongo da jokoan Lemoan. Atxeta tabernako plazan, 18:00etan da hitzordua eta taldeek, bertan emon ahalko dabe izena. Mahaiak eta aulkiak, antolakuntzeak ipiniko ditu baina tostadak egiteko osogaiak eta honeek kozinetako tresnak bakotxak eroan beharko ditu.
Lagun artean euskeraz
AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez; Mikroipuin txapelketea tartean. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta abar hartzean dabe parte. Astegoienpasak be antolatuten dabez. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.