Negua astiro-astiro badoa eta holan, erle eta liztorren aktibidadea handituten hasiko da. Batzuetan intsektu honek gogaikarrian izan daitekezan arren, gure ingurumenarentzako ezinbestekoak dira erle eta liztor autoktonoak. Baina globalizazinoak, bertokoak ez diran eta bertoko intsektuentzako kaltegarriak diran espezieak ekarri ditu, liztor asiarra berbarako. Atzen urteetan honei aurre egiteko kanpainak egiten dira landaguneetako herrietan.
Bizkaiko Erlezainen Elkarteak eta Gorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta, adituek espezie inbaditzaile honeen gaineko informazinoa emonten dabiz berbaldi kanpainan. Liztorrok zelan indentifikau eta habiak topetan ikasteaz gainera, berbaldiotan honeek harrapetako tranpak eta erakargarriak banatu eta egiten ikasten da.