Batzar irekiakaz hasi zan hileetako lanketearen ostean, Lemoako Udalak eta Lemoako Bardintasunerako Herritarren Guneak prest daukie Indarkeria Matxistei Aurre Egiteko Lemoako Herri Protokoloa. Hau eraginkorra izan daiten, beharrezkoa da jenteak emon beharreko pausoak ezetutea. Holan, aurkezpena antolatu da protokoloa jente-aurrean aurkeztuteko zezeilaren 27an, eguena, Kotxepin Kultur Etxean 18:00etan.
Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunea
Gunea parte-hartzean oinarritzen da eta helburu nagusiak dira herriko jarduera sozial, kultural, politiko eta ekonomikoan pertsona guztien arteko bardintasuna sustatzeko aholkuak emotea, proposamenak sortzea eta bardintasunerako gaien koordinaziorako espazio izatea. Talde honen bitartez landu da, besteak beste, Indarkeria Matxistei Aurre Egiteko Lemoako Herri Protokoloa. Talde irekia da eta edonor dago parte-hartzera konbidauta.