ipuin kontalaria

Munduko ipuinak kontauko ditu gaur Maider Alcelayk

Asier Abrisketa 2025ko ots. 26a, 12:08

Kotxepin Kultur Etxean egongo da entzungai Alcelay-ren Ipuin hegalariak kontaketea gaur, hilak 26, 18:30ean.

Maider Alcelay ipuin kontalari arrasatearra Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da gaur, zezeilak 26. Ez da Alcelay Lemoan ipuinak kontetan egongo dan lehenengo aldia baina oingoan, munduko ipuinen bilduma bategaz dator, Ipuin hegalariak kontaketeagaz hain zuzen be. Kontakizuna 18:30ean hasiko da eta lau urtetik gorako umeentzako dago gomendauta.

"Ipuinak ahoz aho doaz, leku batetik bestera. Holan heldu jakuz munduko beste herrialdeetako ipuin, alegi eta kondaira asko. Saio honetan, munduko leku desbardinetan kontetan diran ipuinak entzuteko aukerea egongo da. Honeetan, ohitura, folklore, natura eta hizkuntza desbardinakaz topo egingo dogu pertsonaia bitxi eta dibertigarrien bitartez" dino kontalariak kontaketea aurkeztuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!