ERREZITALDI MUSIKATUA

'Manttalingo alaba' errezitaldi poetiko-musikala eskainiko dabe Lemoan

Bea Azpiri 2025ko ots. 21a, 15:27

Mikel Etxaburu poeta ondarrutarrak Saturrarango kartzelan preso egondako andren omenez idatzitako Manttalingo alaba liburuan oinarritutako ikuskizun poetiko-musikala egongo da gaur, hilak 22, 20:00etan, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. 

Liburuak 2023an, Ernestina de Champorcin Poesia Saria irabazi eban.

Mikel Etxaburuk errezitau eta Areatzako Nerea Zuloagak kantetan ditu berak musikautako poemak, Irina Alvarezen bibolinagaz eta Jon Gardokiren akordeoiagaz lagunduta. 

Saturrarango kartzela frankistan, 1938tik 1944ra 4.000 andra baino gehiago egon ziran preso. Bertan hil ziran 116 andra eta 54 ume.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!