karabie gztx

Auzolana egingo dabe Karabie Gaztetxean

Asier Abrisketa 2025ko ots. 21a, 12:13

Zapatuan 09:00etan egin dabe Lemoako gaztetxea atonduteko deiladi irekia.

Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladak deialdi irekia egin dau zapatuan, hilak 22, Karabie Gaztetxea garbitu, atondu eta konponketa txikiak egiteko, 09:00etan. Urteurrenaren ostean gaztetxea "hankaz gora" gelditu zala ta, datozen ekintzak antolatuteko gaztetxea atondu beharra ikusi da. Holan, auzolanera animau dabe behar egiteko prest dagoan edonor, materiala eta behar egiteko tresnak gaztetxeak ipiniko ditu hurreratuten danaren eskuetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!