euskaraldia

Euskaraldirako batzordea sortzeako deialdia Lemoan

Asier Abrisketa 2025ko ots. 17a, 11:27

Gaur, hilak 17, egingo da Euskaraldia antolatuteko batzordea eratuteko batzar irekia Kotxepinen, 19:00etan.

Aurtengo maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizinoa eta ariketa sozial honen bitartez, hizkuntza ohituretan eragitea da helburua. Maiatzera arte, txapa banaketak, ekintzak eta abar dagoz antolatuteko eta hau burutzeko, batzordeak eratuten dabiz euskaltzaleak herriz herri.

Lemoako batzordea eratuteko, batzarra deitu da zezeilaren 17rako, astelehena, Kotxepin Kultur Etxean. "Alkar mugituz Lemoa euskeraz!" leloagaz egin da deialdia eta "talde indartsua" eratuteko, 19:00etarako deitu da batzordea eratuteko batzar irekia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!