ipuin kontalaria

Gitarra elektrikoagaz girotutako ipuin kontaketea Lemoan

Asier Abrisketa 2025ko ots. 5a, 12:10

Ana Apikak eta Intxixu Valbuenak txikerrenentzako Ipuinak dantzan kontaketa musikatua egingo dabe barikuan Kotxepinen, 18:30ean.

Zezeilaren 7an, barikua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean hiru eta lau urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa berezia egongo da 18:30ean. Izan be, Ana Apika kontalariak eta Intxixu Valvuena gitarra-joleak Ipuinak dantzan kontaketea eskainiko dabe.

Ipuin poetikoak dira, musikeagaz lagunduta. Edo “musika berezia ipuinakaz lagunduta. Ipuin musikatu saio honetan berbek eta notek alkarregaz egingo dabe jantza. Intxixu Valbuena musikariak gitarra elektrikoa jo eta kantu batzuk abestuko ditu eta Ana Apika kontalariak, musikaz lagundutako istorioak kontauko ditu. Entzuteko, abesteko eta, aldi berean, ondo pasetako saio berezia ume eta familientzat” sinopsiaren arabera.

Zezeilaren 18an, Igorreko Liburutegian be egongo da saioaz gozatuteko aukerea, 17:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!