ipuin kontalaria

Helduentzako ipuin kontaketea dakar Kotxepinek

Asier Abrisketa 2025ko urt. 27a, 11:58

Eguazten arrastian Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak gazte eta nagusientzako Zaharrak berri kontaketea eskainiko dau Lemoako Kultur Etxean.

Urtailaren 29an, eguena, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean helduentzako ipuin kontaketea egongo da entzungai, 18:30etik aurrera. Konbidautako kontalaria, oholtza gainean kontaketak egiten 30 urtetik gora daroazan Ixabel Agirresarobe usurbildarra da. Agirresarobek zuzeneko kontaketa biziak egiten ditu, publikoaren parte hartzea topatu eta ahozko tradizinotik jasotako ipuinak kontauz. Adin guztietarako kontaketak egiten ditu eta oingoan gazte eta nagusientzako ipuinak ekarriko dauz Lemoako aretora.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!