merkatariak

Bazkidetzeko kanpainea zabaldu dau Lemoa Ureztatzen alkarteak

Asier Abrisketa 2025ko urt. 24a, 12:29

Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen alkartera batzeako kanpainea urtailaren 31ra arte egongo da zabalik euren webgunean.

Lemoa Ureztatzen herriko hainbat merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresek osotuten dabe eta urtailean zehar, bazkidetzeko kanpainea ipini dabe martxan. Holan, urtailaren 31ra arte komertzioak lemoaureztatzen.com estekan sartu eta izena emon ahal izango dabe, alkartearen parte izatearen abantailak aprobetxauz. Besteak beste, urtean zehar egiten diran kanpainen parte izatea eta sare sozialetan ikusgarritasuna izatea.

Lemoako komertzioak "sinergiak batu eta baliabideak optimizauta, eranginkorrago" bihurtzeko helburuagaz batu ziran Lemoa Ureztatzen alkartearen inguruan 2020an. Gaur egun, hamar komertzio dagoz: Argazkilune, Amorrortu jatetxea, Kresala taberna, Laiane ileapaindegia, Lezat estetika zentroa, Farmazia, Merceria Josier, Bizkarra, Tximeleta gozoki denda eta Clinica Veterinaria Lemoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!